Lan taldea

Gu geuk

Karol Benito

Kabiako kide sortzailea 2006 urtetik. Aktore lana egin du “Euria esan eta Euria erortzea” produkzioan. Kabiako hasiberrientzako ikastaroen irakaslea da. Ikerkuntza arloko kide aktibo gisa, klown teknikako entrenamenduen zati baten ardura eduki du.

Yolanda Bustillo

Kabiako kide sortzailea 2006 urtetik, aktore lana bete du ondorengo produkzioetan: “Euria esan eta euria erortzea” eta “Rojo al agua”. Kabiako hasiberrientzako ikastaroen irakaslea da. Ikerkuntza arloko kide aktibo gisa, ahots-entrenamenduaren zati bat bere ardurapean dago. Bulego administratibotik, Kabiako hainbat proiektu koordinatzen ditu.

Iosu Florentino

Kabiako kide sortzailea 2006 urtetik. “Euria esan eta Euria erortzea”, “Rojo al agua” eta “Itzala” ikuskizunetan aktore lana egin du. Kabiako espazioan, hasiberrientzako ikastaroen irakaslea da. Ikerkuntza arloko kide aktibo gisa, klown teknika irakasten du bertan. Kabiak sortutako Alopargo Teatro taldeari ere klown teknika irakatsi dio.


Oskar García

EHUko Arte Eszenikoen Graduondoa. Kabiako kidea da 2009 urtetik. “Euria esan eta euria erortzea” eta “La noche Árabe” espektakuluetan aktore lana bete du. Kabia barruan, konpainiako entrenamendu fisikoaren zati bat eraman du.

María Goiricelaya

Arte Eszenikoetan Doktorea. Teatro Musikaleko MA (Royal Central School of Speech & Drama), Arte Eszenikoen MA (Juan Carlos Erregearen Unibertsitatean). 2008An sartzen da Kabian “Euria esan eta Euria erortzea” ikuskizunarekin batera. Harrezgeroztik, haibat produkziotan hartu du parte: “Rojo al agua” eta “La Noche Árabe”. Kabiaren barruan, konpainiako ahots- eta testu-entrenamenduen arloaren ardura dauka.

Sara G. Marín

Arte Dramatikoan lizentziatua (Esad Sevilla), Aktuazioan Graduondoa (ISA, Habana), Arte Eszenikoen MA (Juan Carlos Erregearen Unibertsitatean) eta Ikasketa Feministak (EHU). 2009an sartzen da Kabian hurrengo ikuskizunetan parte hartuz: “Euria esan eta euria erortzea” eta “Rojo al Agua”. Ikerkuntza eta pedagogia arloan, genero eta pertsonaiaren eraikuntza ditu ardurak.

Juana Lor

Kabiako kide sortzailea 2006 urtetik: “Paisaje con Argonautas”, “Euria esan eta Euria erortzea” eta “Rojo al Agua” espektakuluetan aktore lana egin du. Kabia Teatro Workshop-eko irakaslea da. Kabiako espazioan konpainia egoilarra den ALANBIKE TEATROko zuzendaria er bada. Artezblai webguneko ohiko kolumnista da, Sangrado Semanal izeneko atalean. Bere berezko sortze-lanak “Arquetipos de Mujer: Una Búsqueda” du izena.

Ane Pikaza

Aktorea, EHUan Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Dramatikoan diplomatua; Unibertsitate berean, Antzerki eta Arte Eszenikoen espezialitatearekin eta IGZ ziurtagiriarekin osatzen ditu bere ikasketak. 2088An Kabian sartzen da “Euria esan eta Euria erortzea” eta “Gau arabiarra” ikuskizunetan parte hartuz. Kabiako proiektu pedagogikoan parte hartzen du eta konpainiako material grafikoa sortzen du.

Borja Ruiz

Kabiako sortzailea, zuzendari eta pedagogo lanak egiten ditu. Bere ibilbidean zehar hamaika sari jaso ditu, zuzendari, aktore eta ikertzaile gisa. Haien artean, idatzi zuen “El arte del actor en el siglo XX” liburuarekin lortutako IKERKUNTZAKO ARTEZBLAI I SARIA. 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, gehienak Artezblai.com webgunean, non ohiko kolumnista den.


Joseba Uribarri

2007an Kabian sartzen da, konpainiako entrenamendu eta sortze-lanetan parte hartuz. “Paisaje con argonautas” ikuskizunean objektu-manipulatzaile gisa eta atrezzista moduan parte hartzen du. “Euria esan eta Euria erortzea”, “Rojo al agua” eta “Itzala” ikuskizunetan, berriz, aktore lana egin du. Konpainiako arlo tekniko eta eszenografiaz arduratzen da.