15 urte aurkitu gabeko antzerki baten bila.
- Kabia Teatro -
ALIZIA ALIZIAREN ONDOREN lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: ALIZIA. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz.
Gehiago irakurri →Kabia Teatro-ren “El Árbol de Hiroshima” pieza laburra Amurrion egongo da ikusgai hurrengo 25ean, Aimara Konpainiak antolatutako Antzerki Arineko Jardunaldian Antzerki Egunaren ospakizuna dela eta.
15 minutu besterik irauten ez duen pieza honek ondoko ildoak batzen ditu: aktoreen gorputz adierazkortasunarekin kontatutako istorioa; aintzineko zuzeneko kantu japoniarrak, hebrearrak eta kanbodiarrak; eta antzerki estuaren ideia, publikoa eszenatik gertu kokatuz. Zori eta etsipenari buruzko amets-irudi komiko laburra da.
PUBLIKOAREN SARIA PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINAREN 4. EDIZIOAN
2. SARIA “BADARAN QUE HABLAR” ESTATUKO ANTZERKI LABURRAREN LEHIAKETAREN 2. EDIZIOAN