Gure espazioan lan egin nahi duzu?
Jar zaitez gurekin harremanetan:
kabia-teatro@kabia-teatro.com
(0034) 656 727 946
Espazio garbia daukagu 84 m2 (14 x 6 m), egurrezko solairua, horma zuriak eta ispiluak erabiltzeko aukera.
Korridore luze bat dago ere bai eta bertan gure ikuskizunetako argazkiak ikus daitezke edo gure maisuenak, baita gure ibilbidea gidatu duten testuak irakurri ere.
Bertan sofa bat eta te anitz eta kikarez beteriko mahaitxoa dago, hori guztia gure eszenografien elemetuez inguratuta. Txoko atsegina elkarrizketa eta deskatsurako.
Aldagela zabala dutxa eta komunarekin ere ez dugu faltan, nola ez.
Gure Espazioan garatzen dugu gure jarduera osoa:
Hementxe egiten ditugu errepikak, entrenamenduak eta debateak.
Hemen kokatzen dira ere gure proiektu pedagogiko guztiak: ikasturteko ikastaroak (“Hasiberrientzakoa” eta “Sortze-eszenikoarena”), Kabia Teatroko Workshop-a eta nazioarteko Maisuekin antolatzen ditugun ikastaroak ere.
Horretaz gain, konpainia egoilarra daukagu gure baitan: Alanbike Taldea, 2011n jaio zena. Antzerki berri bat sortzeko beharra duen taldeak, prisa barik ikertzeko eta gorputz, buru eta ahotsa modu aske eta jarraian entrenatu ahal izateko. 2014An haien lehenengo ikuskizuna estreinatu zuten “In perpetuum mobile” Kabiako kidea den Juana Lor aktorearen zuzendaritzapean.
Alopargo Teatroko kideak ere ohiko bisitari ditugu. 2014an sortu zen talde hau, Kabiako Sortze-eszenikoaren lehenengo ikastarotik. “Horacios y Curacios” lehenengo ikuskizunarekin hainbat sari jaso dituzte FETABI Jaialdiko IV edizioan: Ikuskizun Onena, Zuzendaritza Onena eta Testu-egokitzapen Onena..