‘Alicia después de Alicia’ Brasiliako “Cena Contemporânea” jaialdi ospetsuan izango da irailaren 1 eta 2an. Ikuskizun honekin Kabiak Euskal Ikuskizun Onenari 2017ko ERCILLA saria jaso zuen.
‘Alicia después de Alicia‘ lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: ALIZIA. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz.
Horretarako umoretik eta edertasunetik jolastuko gara, eta agertokian inplementatutako irudi bizidunen bitartez eraikitako onirismotik.
SINOPSIA
Alicia lokartu egin da. Bere amak umetan kontatu zion amets batean bizi da Alizia. Herrialde miresgarriko Alizia dela ametsetan, munduko biolinistarik onena izango dela ametsetan, bere biolinaren kordak ferekatuta mundu osoa haren ondoan dantzan hasiko dela ametsetan. Alabaina, ametsa ez da egia bihurtu eta, ametsak egia bihurtzen ez direnean amesgaizto bihurtzen dira, gero eta beldurgarriagoak.
Esnatu ahal izango da Alizia, dena galdu aurretik? Berriro bizi ahal izango du? Alizia bat egon ahal da Aliziaren ondoren?
Argibide gehiago ondoko loturan: http://cenacontemporanea.com.br/2018/eventos/alicia-despues-de-alicia-espanha-2/