Lavinia hezur eta mamizkoa da. Bizi da, arnasa hartzen du eta hitz egiten du, gukbezalaxe. Baina, kontua da poeta batek “idatzi egin”
zuela. Izan ere, gizateriaren obra gailenetako baten bigarren mailako pertsonaia bat da, eta antzeztokian hitza hartu eta istorioaren bere
bertsioa kontatzea erabaki du. Txanponaren aurkia, agerikoa, Eneas heroi aparta izan bada beti, guk, orain, binperra aurkeztuko dugu, ilargiaren alde ezkutua, alegia.
Nahi duena eraso gabe, bultzatu gabe eta zapaldu gabe lortzen duen pertsonaia xalo eta indartsu baten eskutik ibiltzeko gonbit egiten dizuegu.
Intriga, misterioa, maitasuna, gerra, estrategia eta natura ditu hizpide istorioak, eta liskarra, ez-egitetik. Emakume azkarra eta patxadatsua da, inguruko botereak menderatzea lortu duena. Gazteak bere sekretua kontatuko digu, bere existentzia aldarrikatuta, azkenean, zuongana iristeko, poeta baten, idazle baten eta bi antzerkigileren eskuetatik igaro behar izan bada ere.
LAVINIA ipuin bat da. Eta ipuin gisa partekatuko dugu ikusleekin. Ikusleentzako zuzeneko ahozko kontakizuna da, antzerki-uneekin
apaindurikoa, non laugarren pareta ixten den, pertsonaien arteko ekintzari bide emateko.
Moldaketa eta Dramaturgia: Juana Lor eta Javier Liñera
Zuzendaritza Artistikoa: Juana Lor
Zuzendaritza Musikala: Bettina Aragón Hillemann
Antzezleak: Yolanda Bustillo, Aitor Guisasola, Amets Ibarra, Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Iñaki Urrutia
Soinu-giroa: Itziar Madariaga
Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
Argiztapenaren diseinua: David Alkorta (A.A.I.)
Zuzendaritza-laguntza: Raira Rosenkratz
Ahots-lanketa: Juan Carlos Garaizabal
Euskarazko bertsioa eta hizkuntza-lanketa: Idoia Barrondo
Kartela: Oskar Luko
Argazkiak: Asier Corera Ekoizpena: Kabia Teatro
Banaketa: Kabia Teatro & Nuria Hernando
Laguntzailea: Arriaga Antzokia
DOSSIERA: DOSSIER LAVINIA EUSK