Kabia Teatro-ren “El Árbol de Hiroshima” pieza laburra Amurrion egongo da ikusgai hurrengo 25ean, Aimara Konpainiak antolatutako Antzerki Arineko Jardunaldian Antzerki Egunaren ospakizuna dela eta.
15 minutu besterik irauten ez duen pieza honek ondoko ildoak batzen ditu: aktoreen gorputz adierazkortasunarekin kontatutako istorioa; aintzineko zuzeneko kantu japoniarrak, hebrearrak eta kanbodiarrak; eta antzerki estuaren ideia, publikoa eszenatik gertu kokatuz. Zori eta etsipenari buruzko amets-irudi komiko laburra da.
PUBLIKOAREN SARIA PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINAREN 4. EDIZIOAN
2. SARIA “BADARAN QUE HABLAR” ESTATUKO ANTZERKI LABURRAREN LEHIAKETAREN 2. EDIZIOAN
SINOPSIA
Bizitzan gehiegi espero izateagatik desesperatutako gizon bat, soka eskutan, bere existentziaren azken unearen bila dabil.
Adardun gizona dirudien zuhaitz bat tente dago, bakardadeari omenaldia egin dion estatua baten gisara.
Haren helmugak, inolako irrikarik gabeak, lur gorrixka eta denbora mugagabea dituen leku batean korapilatu egiten dira.
“Delicatesen txikia da, ahoan urtzen diren milaka espeziekin apailatuta zapore guztiak sakabanatuz” (David Barbero)
SORTZE LANA ETA EKOIZPENA
KABIA TEATRO
ZUZENDARITZA
Borja Ruiz
ANTZEZLEAK
Joseba Uribarri
Iosu Florentino
Yolanda Bustillo
JANTZIAK
Azegiñe Urigoitia
KARTELA
Pedro Rojo – El Cajón Creativos