Juana Lor-ek Anu Almagrori egindako elkarrizketa
“KABIAREKIN TOPAKETAK”
ogibide eszenikoaren inguruan maisu ezbedinekin ausnartzeko eremua
Ongietorri Kabiarekin Topaketak proiektuaren bigarren ediziora. Oraingo honetan Anu Almagro aurkezten dizuegu plazer handiz. Almagro zuzendari, irakasle eta aktore finlandiarra da eta 2011 urtean ezagutzeko plazerra izan genuen, Anna Zubrzycki-rekin (Teatr Piesn Kozla-ren sortzaileetako bat) Bilbora etorri zenean tailer bat ematera. Ahuntzaren eztula, Song of the Goat edo Teatr Piesn Kozla: hiru izen hiru hizkuntza ezberdinetan Poloniako konpainia bat definitzeko. Konpainia hau Poloniako hiri berezi batean kokatzen da: Wroclaw, non Europako Antzerkia pil-pilean dagoen. Hain da horrela ze hiri hau Europako Antzerkiaren bihotzetako bat dela esan genezake. Bertan Teatr Piesn Kozla dago eta bertan Anu Almagro aktore moduan lan egin izan du 2011 urtetik. Orain, 2016 honetan, Bilbora dator berriro workshop bat eskeintzera bere konpainiaren lan egiteko modu paregabea konpartitzeko. Ahuntzaren eztulak antzerkia egiteko modu berezi eta zehatza dauka, non talde lana, gizatasuna, musika, kantua eta testua bat egiten duten.