Ikastaroak

ANTZERKI
HEZKUNTZA

Antzerkiak ezin du desagertu, gizateriak bere buruari aurre egiten dion arte bakarra delako.

- Marty Neumeier -

Hasiberrientzako
ikastaroa

Ikastaro hau inoiz antzerkia egin ez duten pertsonentzat da. Arte zoragarri honetan ibiltzen hasteko oinarrizko kontzeptu eta teknikak transmititu nahi ditugu. Gorputz adierazkortasuna, ahotsa eta interpretazioa landuko ditugu, baina beti joko eta dibertimendutik abiatuta. Ikastaroa kurtso amaierako erakustaldi batekin bukatuko da, ikasturtean zehar ikasitako guztia, praktikan jarriz.

EGITARAUA

Sortze-eszenikoaren
Ikastaroa

Ikastaro hau, dagoeneko esperientzia duten, eta haien aktore teknika eta sortzeko gaitasuna gehiago landu nahi dutenentzat da. Hiru atal ondo zehaztuta ditu: Lehenengo atala aktore-teknikari dagokio: gorputz adierazkorra lantzen da ( Michael Chejov-en perspektibatik abiatuta) baita eneria ere (Laban-en esfortzu-tipoen arabera).
Bigarren atalean eszenarekiko kreatibitatea lantzen da, “Viewpoints” edo “Eszenaren ikuspuntuak” izeneko teknikari jarraituz. Azken atalean, antzerki pieza bat sortzeko dedikatzen dugu, ikastaroan zehar ikasitako guztia praktikan jarriz.

EGITARAUA

Workshop
Kabia Teatro

Uztailero egiten den astebeteko formakuntza trinkoa da. Gehienez 14 lagun onartzen dira, haiekin elkartrukatzen ditugu Kabia Teatroko entrenamendu eta sortzeko oinarriak. Hauxek dira lantzen diren gaiak: gorputz entrenamendua, ekin eta entzun, ahots eta testua eta “viewpoints”.
Aurtengo edizioan jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzue eguneroko lana egin eta gero: emanaldiak, lan erakusketak, etab. Uztailaren 3tik 8ra arte.

EGITARAUA

 

Ikastaro hauen argibidea osatzeko jar zaitez gurekin harremanetan.