2016ko KABIA MOMENTU-BILDUMA

2016_kabia_albuma

HIROSHIMAko ZUHAITZA” pieza laburra estreinatu genuen, 30 emanaldi baino gehiago eskainiz eta 2 sari irabaziz.
EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA” taularatu genuen berriro PABILIOI 6-en, emanaldi guztietan sarrerak agortu zirelarik.
Juana Lorek hainbat lekutan aurkeztu du “ARQUETIPOS DE MUJER” pieza.
2017ko urrian estreinatuko dugun ikuskizuna sortzen hasi gara.
Hurrengo artistekin ikasi egin dugu: SITI COMPANY (Milesker ARRIAGA ANTZOKIA eta VERTICO!), ANU SALONEN (Milesker ALANBIKE TEATRO!), GUILLERMO ANGELELLI (Milesker Maite Guevara!) eta VICTOR CRIADO.

Entrenatzen jarraitu dugu… Viewpoints, Suzuki, Haizearen Dantza, Kontakizun Pertsonala…
Maria Goiricelayak “El entrenamiento vocal del actor en los siglos XX y XXI” tesia defendatu zuen, Borja Ruizen zuzendaritzapean.
ALANBIKE, KABIAn erresidentzian dagoen taldea Juana Loren zuzendaritzapean, pieza laburrak sortu ditu eta hurrengo ikuskizun handia sortzen hasi dira.
ALOPARGO, Borja Ruizen zuzendaritzapean, “Horacios y Curiacios” ikuskizunarekin biran izan dira eta sariak jasotzen jarraitu dute (iada 8 sari jaso dituzte!) eta hurrengo ikuskizuna sortzen hasi dira.
ANABASA AMETS FABRIKA, Iosu Florentinok zuzenduta, euskeraz jardungo duen talde bezala jaio zen eta euren hurrengo ikuskizuna prestatzen hasi dira.
“Hasiberrientzako ikastaroa”, “Sorkuntza eszenikoa” eta “Workshop KABIA Teatro” ikaslez beteta egon ziren, antzerkia eta antzerkiarekin ikasteko gogoz blai.
Eta beste hainbat momentu ahaztezin bizi izan ditugu, irudietan edo hitzetan harrapatu ezin daitekeenak.
MILESKER HAU GUZTIA POSIBLE EGITEAGATIK!

Iruzkina egin

Zure eposta ez da argitaratuko. Markatutako eremuak derrigorrezkoak *